‹ All news

Egizu aurre hotzari Gold Picker jokoan

Paseak harrobi izoztura eramango zaitu. Ezagutu Gold Picker 2.2.0ko denboraldi berria eta sutegia.

Urrezko zain bat ageri da izotz urdinaren azpian. Pasabidearen amaieran, farol batek bagoneta argitzen du. Harrobi izoztuan hasiko da Meatzariaren Pasearen denboraldi berria. Gold Picker 2.2.0 kaleratzeko aurreikusitako unea da, mantentze-lanak amaitu ondoren.

Urrezko pikotxak geoda bat jotzen du harrobi izoztuan. Izotz eta urre zatiak airera ateratzen dira Gold Picker jokoaren logotipoaren ondoan.

Zaindari bat harrobian

Ongi etorria emango dizun lehenengoak ez du kaskorik ez pikotxik behar. «Erbinude zaindaria» avatarrean erbinude zuri bat ageri da, belarriak tente, farol baten argitan. Zure profilean harrobiaren txoko bat prestatu diezaiokezu «Glaziarreko pasabidea» bannerrarekin. Bertan, zurezko pasabide bat doa urrezko zainez ildaskatutako izotz-hormaren ondotik.

«Faroleko txingarrak» meatze-efektua mugimenduan ikustekoa da. Anbar-koloreko txingar txikiak airera igotzen dira, dirdira egin eta itzali egiten dira gero. Ireki paseko aurrebista haien dantza ikusteko.

 

Geodaren bat daukazu gordeta? Irekitzean, pasean aurrera egingo duzu, eta barruko materialak zure biltegira joango dira. Meategitik bertatik ireki ditzakezu misioak ere, hurrengo jaitsierarako helburua aukeratzeko.

Geodatik errementeriara

Ikatza aurkitzen baduzu, baduzu dagoeneko hurrengo burdinazko pikotxa egiteko osagai bat. Ireki errezeta errementerian zer daukazun eta oraindik zer falta zaizun ikusteko. Materialen gidan aurkituko duzu beste zer errezetatan erabil dezakezun ikatza.

 

Jarri pikotxa egiten meategira itzuli aurretik. Bueltan, begiratu lan-mahaiari. Labeak distira egiten badu, lana martxan dago oraindik. Pikotxa prest dagoenean, bertan jaso ahal izango duzu. Harrobian ikusiko dugu elkar!